EGK-k ‘Tras la frontera’ antzezlana aurkeztuko du ostegunean, eta hausnarketa bultzatuko du

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua #GazteokBizikidetzan: ‘Tras la frontera’ antzezlana aurkeztuko du datorren ostegunean, Bakearen Nazioarteko Eguna. Antzezlan honek Plataforma Tirante taldeak antzeztuko du CEAR Euskadiren ko-produkzioarekin.

Gogoeta eta adierazpen artistikorako eremu bat irekitzeko helburuarekin, obraren ostean eztabaida bat egongo da non nahi duten pertsona guztiak parte hartu ahal izango dute eta bere ikuspuntua eman.

Gazteok egindako irudi eta marrazkien bitartez bizikidetzarekiko hausnarketak partekatuko dira baita ere, eta etorkizunera begirada bat egingo da ‘desiren putzua’-rekin, non parte-hartzaile guztiak datozen urteetarako eskariak idatziko dituzte.

Proiektu hau ‘Balioen hiria’ Udalaren programaren ildoan dago; instituzioen, gizarte erakundeen, enpresen, hedabideen, ikastetxeen eta hiritarren arteko analisia, eztabaida, hausnarketa eta elkarlanerako gune bat sortu nahi duena, Bilboko balio partekatuen esparru bat sustatzeko.