Ezagutu itzazu, barrutik, Bilboko eraikin esanguratsuenak Open House jaialdiarekin

Datozen irailaren 23 eta 24an ospatuko da Open House Bilbao jaialdia; historia, hirigintza edota arkitekturaz gehiago jakiteko asmoz, Bizkaiko hiriburuaren 47 eraikin esanguratsuen sekretuak ezagutzeko aukera emango duena.

Bisitak 300 lagun boluntarioek gauzatuko dituzte eta 25-30 minutuko iraupena izango dute. Jaialdiaren ordutegia 10.00etatik 20.00ak arte izango da larunbatean eta 10.00etatik 19.00ak arte igandean, eraikin bakoitzak euren beharren araberako ordutegia izango badu ere. Eraikinetara sartzeko ez dago izena eman beharrik, bertara iritsi ahala joango dira bisitariak sartzen eta azkenengo bisita itxi baino 30 minutu lehenago izango da.

Open House Bilbao jaialdiaren helburuetako bat, eraikinen historiaren bitartez, hiriak azken urteotan jasandako eraldaketa erakustea da eta horregatik hiru aldi ezberdindu dira:

  • Bilbao Komertziala ( 1300 – 1876): hiriaren hasiera.
  • Bilbao Industriala ( 1876 – 1983): industria iraultzak hiriburua eraldatu zuen.
  • Bilbao Zerbitzuak eta Kultura ( 1983 – 20147): Bilboren azken birmoldaketa.

Beste 39 hiriekin batera, Open House Bilbao Open House Worldwiden barnean dago, munduko arkitektura jaialdi handiena delarik.

Hona hemen bisita ditzakezun eraikinen zerrenda!

1. Chavarri Jauregia, 1894. A. de Anduiza, P. Hankar.

2. Ibaigane Jauregia, 1900. G. Ibarreche.

3. Olabarri Jauregia, 1894. J. de Zubizarreta.

4. Bailen Etxe Orratza, 1946. J.M. Chapa, M.I. Galindez.

5. Melia Hotela, 2003. R. Legorreta, TDM, Aurteneche & Pérez-Iriondo.

6. Iberdrola Dorrea, 2011. C. Pelli, Ortiz-León.

7. Bidebarrietako Udal Liburutegia, 1890. S. Achúcarro.

8. Auzo Factory Matiko, 2013. Suárez & Santas.

9. Harino Panadera, 1902. Mario Camiña/ Fidel Urrutia.

10. Azkuna Zentroa. 1909/ 2010. R. Bastida / P. Stark.

11. Arriaga Antzokia, 1885-1890. J. de Ruciba.

12. Arte Ederren Museoa, 1945/1970/2002. F. Urrutia, G. Cárdenas/A. Libano/L.M. Uruarte, P. Basáñez.

13. Bizkaia Aretoa UPV/EHU, 2010. A. Siza, R. Losada.

14. Euskadiko Artxibo Historikoa, 2013. G. Carro, IDOM.

15. IDOM Egoitza, 2011. J. Pérez Uribarri, IDOM.

16. YohnJauregia (“La Bolsa” eraikina), 1727.

17. Montero Etxea, 1904. L. Aladrén, J.B. Darroquy.

18. Carlton Hotela, 1926. M.M. de Smith.

19. Euskalduna Jauregia, 1999/2012. F. Soriano, D. Palacios.

20. Luis Briñas Ikastetxea, 1933. P. Ispizua.

21. Etxargi etxebizitzen eraikina, 2008. C. Portela, I. Peña.

22. Bilbao Arena Kirol Jauregia, 2010. J. Pérez Uribarri.

23. IMQ Zorrotzaurre Klinika, 2012. OAB+AIDHOS.

24. Santa Maria Eliza, Josefa Miribilla, 2008. IMB.

25. San Bizente Eliza. XVI-XVII.

26. Castañoseko Merkatua (garai bateko ikuztegia) 1910/2009. R. Bastida / IMB.

27. Torre Madariagako etxebizitzak, 1942-1950. G. Aguirre / R. Bastida / E. Amann.

28. EITBren egoitza, 2005, 2007. A. Rúiz de Aguirre, P. Benabides.

29. Concordia Geltokia, 1876. S. Achucarro / V. Gorbeña.

30. Deustuko Sifoia, 1997. Estudio Galdós / Bigalbi Arquitectos.

31. Eliz Museoa. XVI-XVII.

32. Emilio Campuzano LHII . 1845. G.B. de Orbegozo.

33. Esperientzia Gelak. 1885. S. de Goicoechea.

34. Deustuko Unibertsitate Literarioa. 1886. F. de Cubas, J.M. Basterra.

35. Deustuko Unibertsitate Komertziala. 1916. C.E. Amann, J.M. Basterra.

36. Bilboko Udaletxea. 1892. J. de Rucoba.

37. Zankoetako Udaltegia. 1917 / 2011. R. Bastida / J.M. Menchaca.

38. Torre Urizar. 1923. R. Bastida.

39. Bizkaiko Foru Liburutegia. 1929 / 2007 J.C. Guerra / IMB Arquitectos.

40. Erriberako Merkatua. 1929 / 2010. P. Ispizua / E. Puertas.

41. Solokoetxeko etxebizitzak. 1931. C.E Amann.

42. Etxe Amerikarrak. 1964. R. Basañez, E. Argárate, J. Larrea.

43. Indautxuko Karmen Eliza. 1968. F.J. Ortega Uribe-Echebarria.

44. EHAEObiz Egoitza. 1968. RJ.E. Casanueva, C. Garcés, J. Gaya, J. Torres.

45. Deustuko IIBZ Liburutegia. 2008. R. Moneo.

46. Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen egoitza. 2012. Coll-Barreu Arquitectos.

47. San Mames. 2013. IDOM Arquitectura.