Jada eman dezakezue izena Bilbao Areto Football Cup areto futbol mistoaren txapelketan!

Datorren urriaren 21ean Bilbao Areto Football Cup hasiko da, areto futbol mistoaren txapelketa bat 16 eta 23 urteren arteko Bilboko kuadrillentzat.

Partidak larunbatetan ospatuko dira, Bilboko Polikiroldegietan, eta bi fase egongo dira: lehenengo fasea ligaxka bat izango da eta bigarrena kanporaketak. Finala abenduaren 16an jokatuko da. Taldeak mistoak izan behar dira (gutxienez sexu bakoitzeko bi pertsona) eta zazpi eta hamar pertsonen arteko konposaketarekin.

Gehienez 16 talde jokatuko dira eta gutxienez 12; eta plazak izen emateko ordenean adjudikatuko dira.

Klasifikatutako lehenengo hiru taldeak 800€, 350€ eta 200€-ko sariak irabaziko dituzte, eta goleatzaile eta atezain onenei ere sarituko da.

Izen emateko epea jada irekita dago! Bakarrik formulario hau bete behar da urriaren 13ra arte. Aurrera!

Kontsulta itzazu arauak esteka honetan.

Informazio gehiagorako: bilbaoaretofootballcup@gmail.com