Bilbao Kirol Street-ek kirolik modernoenak ekarriko ditu Bilbora!


Erakargarri diren ekintzak antolatzea du helburu Bilboko Udalak, gazteek gauetan aisialdirako aukera desberdinak eduki ditzaten; hori dela eta, #BilbaoGazteNight: Bilbao Kirol Street ekimena aurkeztu du. Hiri- kirolak babestu eta modalitate ezberdinak batzearren, kaleko ikuskizun eta ekintzez beteriko ekimena, hain zuzen.

Bilbao Kirol Street-a urriaren 7an ospatuko da, arratsaldeko 17.00etatik gaueko 21.45ra Euskalduna ondoan dagoen kirol lekuan. Bost orduetan zehar, bertaratzen direnentzako hurrengo tailerrak egongo dira:

  • Rollers: patinatzen ikasteko edota hobetzeko. Ausartenentzat hiritik ibilbide bat egongo da.
  • Skaters:  teknikaren eta mailaren araberako tailerrak. Skatepark bat egongo da.
  •  Slackline: bi puntuen artean luzatutako soka baten gainean oreka landu.
  • Street dance: Hip Hop, Dancehall, Break Dance o Popping estiloak, bakarka zein taldeka
    egiteko aukera. Beatbox erakusketak ere egongo dira.
  • Parkour: hiriko elementuak erabilita, oztopoak ekidin eta puntu batetik bestera salto
    egitean datza. Tailerraren helburua ariketak egiteko mugimendu teknikak irakastea da.
  • Riders: BMX bizikletak erabilita trial simp eta gykmkhana zirkuitua.