Arte Ederren Museoan ikerketa bekak!

Bilbao Bizkaia Kutxak Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ikerketa bekak emateko lehiaketa antolatu dute. Izan ere, museoak ehun urte bete ditu eta horren harira, bertan ordezkatzen diren artisten, obren eta bildumen ikerketak eta lanak garatu nahi dituzte. Beken helburua honakoa da:

  • Bilboko Arte Ederren Museoaren bilduman dauden euskal artisten monografien eta katalogo arrazoituen ikerketa.
  • Bilboko Arte Ederren Museoaren dekorazio-arte eta miniatura bilduma.
  • Arte garaikideko galeria eta espazioak Bizkaian, XX. mendean.
  • Euskal Kulturaren Batzordea (1918-1937).
  • Arte-kritika eta hedabideak 70eko eta 80ko hamarkadetan Euskal Herrian.

Hautagaiak Europar Batasuneko herrialde batean jaio edo bizi dela egiaztatu beharko du. Bekaren iraupena urtebetekoa bada ere, ikerketak behar izanez gero, luzatzeko aukera egongo da. Amaitutako hiruhilekoetan jasoko du bekadunak hileko 1.000€-ko soldata, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioaren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren 9.6 atalak hizpide dituen aurrerapenak onartu ondoren.

Lehiaketaren informazio guztia hemen.