Poematika, poeta izateko tailer berriak!


Bilboko Udalak urrian hasi eta abenduan bukatuko den Poematika jarduera aurkeztu du. ‘Ideiak Martxan’-en eskutik, Poematikak 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako ahozko poesia landuko duten hiru tailer trinko izango ditu ardatz.

Spoken Word Bilbao elkartearen laguntzarekin, urrian, azaroan eta abenduan ospatuko dira aipatutako tailerrak, ahozko poesian aditu diren poetak irakasle izango direla. Tailerrek alde teoriko eta praktikoa izango dute. Bakoitzak egun bakoitzeko bost eta zortzi ordu bitarteko iraupena izango du eta La Matriz Espazioan ospatuko dira. Tailer bakoitzeko prezioa bost eurokoa da. Plaza mugatuak daude. Interesatuta bazaude, spokenwordbilbao@gmail.com helbidean izena eman dezakezu.

  • Urriaren 6an, ostirala (15:00etatik 20:00etara): Monica Caldeirorekin tailerra.
  • Azaroaren 18an, larunbata (10:00etatik 14:00ak arte / 16:00etatik 19:00etara): Victor Lópezekin tailerra.
  • Abenduaren 9an, larunbata (10:00etatik 14:00ak arte / 16:00etatik 20:00etara): David Trashumanterekin tailerra.

‘IDEIAK MARTXAN’

‘Ideiak Martxan’ programak 14 eta 35 urte bitarteko gazteek hiriko egitaraua ezagutzea du helburu. Bilboko edozein gaztek proposatu dezake hiriko egitarauan txertatzeko aukera duen ideia, ekintza edota programa, beti ere gazteentzat interesgarria bada. Proposamenak bakarka zein taldeka aurkeztu daitezke, beti ere taldekide baten bat Bilbon erroldatuta badago. Lanak urte osoan zehar aurkeztu daitezke.