Zure gaitasunak zeintzuk diren ezagutu nahi? Anima zaitez GAZTETALENT-era!

Bilboko Udalak, Bilbao Gazteak Sortzen estrategia jarraituz, urrian jarriko du martxan  GAZTETALENT programa esperimentala. Horrela, titulatuak diren gazteek euren konpetentziak, talentu eta gaitasunak ezagutzeko aukera izango dute, momentuko lan merkatuko behar eta eskakizunetara egokitzeko.

Bilbao Ekintza udal-sozietatearen Enplegu eta Talentu Arloaren bitartez, arlo ezberdinetan adituak diren talde batek, metodologia berriekin, gazteei Curriculum Vitae-ak modu originalean egiten irakatsiko die. Programak hiru orduko zortzi saio izango ditu, urrian eta azaroan, Bilboko Zabalgunean. Izena emateko empleoytalento@bilbaoekintza.bilbao.eus helbidera idatzi; edozein zalantza izanez gero, 944205337 telefonora deitu.

Saioetan hurrengo metodologiak garatuko dira: Lego “Serious Play”, Belbin, Visual Thinking, Design Thinking, Storytellin…. Bukaeran parte-hartzaile bakoitzak bere Akzio Plana eta informe bat jasoko du, bere gaitasun eta sendotasunekin.