Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzarako Araudi berria

Bilboko Udalak arauak berrikusteko prozesu berri bati ekingo dio, Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzarako Araudi berria egiteko helburuarekin. Horretarako, urriaren 27an bukatzen den kontsulta publikorako epea ireki du, hiritar zein erakundeek hemen aurkezten diren gaiei buruzko iradokizunak aurkeztu dezaten.

Bilboko Udaleko Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutien Sailak bere gain hartuko ditu hiritarren zalantzak barrutiak@bilbao.eus helbidean edota Udalaren erregistro orokorrean eskaerak eginez.