NACH eta Elvira Sastre BILBAOPOESIAN

Bidebarrieta Kulturguneak datorren urriaren 16tik 25era ospatuko du BILBAOPOESIA, “Hausturak/Rupturas” lelopean.  Aurtengo edizioak Interneten sortutako poeta belaunaldia du ardatz, izan ere, haustura literario bat ekarri dute. Horretarako, hogei artista gonbidatu dituzte eta, besteak beste, musika, errezitaldi eta egileekin topaketak ospatuko dira.

Gonbidatuen artean, Ignacio Fornés ‘Nach‘ rapero, poeta, idazle, soziologo eta aktorea egongo da. Urriaren 17an eskainiko du bere “Hambriento” emanaldia, 19.30tan Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera dohakoa izango bada ere, gonbidapena liburutegian bertan eskuratu beharko da, urriaren 16tik aurrera (10.00tik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara). Urriaren 18an, besteak beste, Elvira Sastre egongo da. Mexiko eta Estatu Batuetatik ibili eta gero, bere hirugarren poema-liburua argitaratu du “Ya nadie baila” izenekoa.

Deskarga ezazu programazio osoa hemen.