Bilbao Night Marathon hemen da!

Urriaren 21eko gauean ospatuko da Bilbao Night Marathon-aren bederatzigarren edizioa. Probak hiria nazioartean proiektatzen du eta aldi berean, Bilbo kirolaren balioekin lotzen du. Aurtengo edizioan 700 emakume baino gehiagok hartuko dute parte eta parte-hartzaileak 49 herrialde ezberdinekoak dira.

Hona hemen probari buruzko datu interesgarri batzuk:

  • Europa mailan aitzindari, izan ere, Europa mailan ezaugarri hauek dituen lasterketa bakarra da.
  • Hiru distantzia posible: Marathon 42K, Marathon erdia 21K eta Pirata Lasterketa 10K.
  • Espainiako Atletismo Federazioak homologatutako ibilbidea.
  • Lasterketa San Mamesen 20.30tan hasi eta Guggenheim Museoan amaituko da. Besteak beste, lasterketak Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia edota Alde Zaharra zeharkatuko ditu.
  • 16 urte baino gehiago dutenek eman dezakete izena.
  • 10.000 pertsona baino gehiagok eman dute izena jada. Izena emateko epea urriaren 16an bukatzen da.
  • Izena emateko hona jo.
  • Prezioak:
    • Marathon: 50,00€
    • Marathon erdia: 30,00€
    • Pirata Lasterketa: 25,00€

Larunbat gau horretan kirolaz ez ezik, hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera ere egongo da. Izan ere, ibilbidean zehar hainbat musika talde, DJ eta iluminazio efektuak egongo dira.