Emakumeek zuzendutako beldurrezko zinema “Zinemakumeak gara!” jaialdian!

 

Zinemakumeak gara! jaialdiaren 22.edizioa urriaren 16tik 23ra ospatuko da Sala BBKn. Aurten beldurrezko zinema izango du ardatz eta gaiarekin lotutako hamaika film labur eta luze, hitzaldi eta erakusketak antolatu dituzte, besteak beste.

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 28. Astearekin lanean aritu eta gero, lehenengo aldiz lau film luze aurkeztu ahal izango dituzte Zinemakumeak gara!-ko antolatzaileek: aipatzekoak dira “Most Beautiful Island ” (Ana Asensio), “American Mary” (Soska ahizpak) eta “Los viajeros de la noche” (Kathryn Bigelow).

Aipatu bezala, filmak ez ezik, mahainguruak eta hitzaldiak ere egongo dira. Hainbat gonbidatu egongo dira; Begoña del Teso, Desirée de Fez, Violeta Kovacsics, Itxaso del Castillo edota Norma Vila, besteak beste.

“Simone de Beauvoir” saria Isa Campok, zuzendari, ekoizle eta gidoilaria, jasoko du eta bere ibilbidea omentzeko bere lanetariko bat proiektatuko da, “La próxima piel“.

Egitarau osoa hemen.