Ezagutu itzazu gure Youtuber berriak!

Bilboko Udalak gazteek erabiltzen dituzten komunikabideekin bat egiteko asmoz, Youtuber lehiaketa antolatu du. Behin aurkeztutako lan guztiak aztertu eta gero, Oihane Agirregoitiak, Gazteria eta Kiroleko Zinegotziak, Udalaren Youtuber berriak aurkeztu ditu.

Bi Youtuber izango ditu Udalak: Karla Martinez eta Gorka Ruiz. Biek plataforma oso ondo ezagutzen dute, izan ere, bai Karlak eta baita Gorkak ere kanal propioak dituzte Youtuben. Lehenengoak modari buruz hitz egiten du eta bigarrena Athleticen partidu eta bideojokoetaz aritzen da.

Biak Youtuben ibilitakoak badira ere, erronka berriari heltzeko gogotsu daude. Izan ere, Karlak eta Gorkak Bilbon ospatzen diren ekintza eta jarduera ezberdinen berri emango dute, Bilbao Night Marathon edota Bilbaopoesia, besteak beste.