Etxera buelta!

Eusko Jaurlaritzak beste autonomi erkidego zein herrialdeetan lanean ari diren gazteentzat Gazteen Itzulerarako Laguntza onartu du. Gazteek, horrela, Euskal Autonomi Erkidegoan kontratu bat lortzeko aukera izango dute.

Eusko Jaurlaritzak kontratatutakoen soldataren parte bat ordainduko du, dagokien enpreseei diru-laguntzak emanez. Kontratuek 12 hilabeteko luzapena izango dute gutxienez, eta eskatzaileek Euskadira bueltatzeko gastuak ordaintzeko diru-laguntza eskatu ahal izango dute.

Programa honetan parte-hartzeko, gazteek 35 urte baino gutxiago, Euskadiren nolabaiteko lotura eta eskaintzera egokitzen den profil profesionala izan beharko dute, besteak beste.

Izena-emateko hurrengo helbideko inprimakia bete behar da.