Funk, trap eta indie musika Uni Sound Bilbaon!

Bilboko Udalak, Gazteria eta Kirol Sailaren bitartez, Uni Sound Bilbao aurkeztu du, musika talde unibertsitarioak ezaguturazteko zein gauetarako plan ezberdinak eskaintzeko asmoz. Gauzak horrela, Uni Sound Bilbao azaroaren 15etik 18ra ospatuko da eta funk, elektronika, trap, indie edota rock-a protagonista izango dira, bai arratsaldez eta baita gauez ere. Sarrerak doakoak izango dira.

Kontzertuak Bilborock, Satélite-T, Shake, Badulake eta Dock-en ez ezik, Deustuko Unibertsitateko Aretoan, Bizkaia Aretoan, Berreginen Museoan edota Zazpikaleko Euskotren geltokiko hall-ean ere izango dira.

Hona hemen kontzertuen egitaraua:

    • Azaroaren 17a, ostirala:
      • Berreginen Museoa, 20:00: Pop synth/Post punk – Anlaki (Pamplona) + Serpiente (Bilbao)
      • Bilborock, 22:00: Punk-rock – Yawners (Madrid) + Lukiek (Bilbao)
      • Badulake, 00:00: DJs Rexxiana + Asthmatik
    • Azaroaren 18a, larunbata:

Ekimen hau “BilbaoGazteNight” programaren barne dago. Udalak berritzaile, bateratu eta jasangarria den gauerako aisialdirako eredu berria sortu nahi du, beti ere auzotar eta osasunarekin bat egiten duena.