Knowlii Go App Bilbao lehiaketan irabazle!

Go App Bilbao lehiaketaren lehenengo fasea Knowlii proiektuak irabazi du. Bilboko Udalak eta Google-k bultzatu dute ekimena eta apps4citizens-ek eta Bilbao Turismok lagundu. Bilbora gerturatzen direnen esperientzia turistikoa aplikazio mugikorren sortze eta garapenarekin hobetzea du helburu Go App Bilbao ekimenak.

Orotara 15 proiektu aurkeztu dira, eta honako hauek izan dira finalera iritsi direnak:

  • Bimemories: Bilboren memoria eta herentzia kulturala islatzeko aplikazioa.
  • Know Bilbao: zerbitzu eta aisialdirako gida izatea du helburu proiektu honek.
  • Knowlii: tokiko adituak turistekin lotzen dituen aplikazioa.
  • Bilbao Now: aisia eta kulturarako proposamenak lantzea du helburu app honek.
  • Bilbao Bizi: turista batek Bilbo bilbotar batek ezagutzen duen bezala ezagutzeko aukera izatea lantzen duen proiektua.

Epaimahaiak erabakia hartu bitartean, lehiaketaren bigarren fasearen berri eman da; CimubiSARIA, Bilboko Udalaren Informatika Zentroak (Cimubida) bultzatua. Bigarren fase honen helburua Bilboko turismoari buruzko informazio eta datu baliagarriak lortzeko aplikazioak garatzea da.