Zure bidea aukeratzeko antzerki interaktiboa!

Azaroaren 6tik 10era ospatuko da Etorkizulan, ekintzailetza ardatz hartuta, lan munduaren bi aurpegiak (besteren edo norberen kontura lan egitea) islatzen dituen antzerki interaktiboa. Ordubeteko iraupena du eta Leioako UPV/EHUko areto nagusian ospatuko da.

Hainbat aktorek egingo diete harrera bertaratutakoei, eta hamaika ekintza eta erronka proposatuko diete ere. Behin antzerkia bukatuta, hamar minutuko hitzaldia eskainiko dute antolatzaileek, Zitek-eko langileek, eta gazteek hausnartzeko aukera izango dute.

Deialdia irekia eta doakoa da eta taldeka zein bakarka parte hartzeko aukera dago. Emanaldia orduro izango da, goizeko 10.00etatik eguerdiko 13.00etara. Ibilaldia euskeraz, erderaz zein ingelesez egin daiteke eta izena emateko 946013936 telefonora deitu edota www.etorkizulan.com webgunera jo behar da.

Zitek-ek, unibertsitateko ikasle ekintzaileak babeste dituen programak, antolatzen du Etorkizulan jardunaldia. Bi urtean behin ospatzen da eta azken urteotan arrakasta handia izan du.