Gazteentzako udal etxebizitzak egongo dira Ametzolan 2019an

Bilboko Udalak Ametzolan gazteentzako udal pisuak eraikitzeari ekingo dio. Proiektuak bi fase izango ditu; 2019rako prest egongo den hasierako fasean, 66 etxebizitza egingo dira 35 urte baino gutxiago duten gazteentzat. Orotarara, 160 apartamentu eraikitzeko aurreikuspena dago.

Txandakako kontratuak sinatuko dira, asko jota bost urteko iraupenekoak. Bizitegi dotazionalak izango dira, hau da, pertsona bat edo birentzat, txandakako kontratua eta instalazio eta zerbitzu komunak dituztenak. Ametzolan kokatuko dira ta 30 eta 50 metro karratu bitartekoak izango dira. Eraikinak zazpi pisu, eta bizikleta eta autoak gordetzeko aparkalekua ere izango du.

Bilboko Udalak proiektu hau aurrera eraman du hiriko gazteek emantzipatzeko aukera ezberdinak izan dezaten.