Zientzia eta teknologia Deustuko Gaztegunean

Gaur goizean eman diote hasiera Deustuko Gaztegunean Bizilabe Bilbao ekimenari; Euskadiko gazteei zuzendutako ikerketarako eta aisialdirako lehen gunea, hain zuzen. Ekimen hau 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzendua, eta bertan, aisiak ikerketa munduarekin, zientziarekin eta teknologiarekin bat egingo du.

Elhuyar Fundazioak eta Bilboko Udalak babestuta eta 200 m2 baino gehiago dituen gunean, eskolaz kanpoko ordutegian ekintza ugari antolatuko dira hurbiltzen diren gazteentzat. Esate baterako, Bizilabe ikertzaile eta adituek gidatutako tailerrekin hasiko da.

  • 12 – 15 urte: Musika-teknolaborategia. Kimikarekin esperimentatu gozoki, zapore, kolore eta texturak sortu eta maneiatuz.
  • 15 – 17 urte: asmakizun elektronikoen eraikuntza eta diseinuarekin lotutako ekintzak, bioteknologia eta mikrobiologia ikerketa medio, misterio kriminala ebatzi

Bazatoz? Hurbildu zaitez bihar aurkezpen jaira, arratsaldeko 18.00etan! Dj-ak ez ezik, bukaerako ikuskizuna ere egongo da: ¡Adrenalina!