Musika gustoko duzu? Hurbildu gazTEEN-era!

Abenduaren 29 eta 30ean ospatuko da Bilboko Hika Ateneoan aurtengo gazTEEN musika FESTA! Pasaden urtean Ideiak Martxan parte hartutako proiektu honek 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako doako jaialdia da. Kontzertuak ez ezik, tailerrak ere egongo dira, esate baterako, musika jorratzeko modu berriak jorratuko dituztenak.

Ekimen honek musikaren munduan murgilduta dauden gazteentzako hartu-eman espazio bat sortzea du helburu: euren lanak eszenatokian aurkezteko, gainontzeko partaideen lanak entzuteko edota musika mundura hurbiltzeko, besteak beste.

Esan bezala, tailerrak doakoak izango dira, eta ez daude bakarrik musika adituentzat zuzendua, izan ere, izaera partehartzaile eta ludikoa du gazTEEN musika FESTA!-k. Irakasleak Iban Urizar ‘Amorante’, Fabian Morales Sanchez, Maria Ereña eta Josu Pintor izango dira.

Izena emateko edota edozein zalantza izanez gero, gazteenmusikafesta@gmail.com helbidera idatzi.