Izan zaitez euskal Youtuber!

Youtuber izatea gustatuko litzaizuke? Euskalduna zara? Adi ibili! 14 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara eta Bilbon erroldatuta bazaude, anima zaitez euskarazko bideoak, sortu, editatu eta Youtuben zabaltzera! 

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, B-Tuber jarri du martxan. Ekimen honen bitartez, partehartzaileek formazio saioak jasoko dituzte; ediziorako, produkziorako, eta post-produkziorako jakintza teknikoak ikasi ditzaten.

Ikastaroak abenduaren 26 eta urtarrilaren 5-a bitartean, San Inazioko Euskararen Etxean, ospatuko dira eta irakasleak UPV-EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko euskarazko ikasleak izango dira. Hurrengo azaroaren 27an irekiko da izena emateko epea, eta abenduaren 17an bukatu.