Esports, dantza eta Asiako kultura Bilbao Esports Open jaialdian!

EUSKO Esports taldeak, Ideiak Martxan ekimenaren laguntzarekin, Bilbao Esports Open jaialdia antolatuko du abenduaren 17an Bilborocken. Bideojokoak, dantza eta Asiako kultura gustoko badituzu… anima zaitez Bilbao Esports Open jaialdira!

Papiroflexia tailerrak, mahai jokoak, Retro Gaming-erako kontsolak eta txapelketak egongo dira…50 eta 100 €ko sariekin! Besteak beste, Esports kategorian honako txapelketa hauek egongo dira:

  • Torneo​ ​Pokémon​ ​VGC​ ​2017​ ​N3DS
  • Clash​ ​Royale​ ​Móvil
  • Hearthstone​ ​(BYOC)
  • League​ ​Of​ ​Legends​ ​PC(5vs.5)
  • Tekken​ ​7​ ​PS4

Horrez gain, Hego Koreako kulturak eta musikak ere presentzia handia izango du Bilbao Esports Open jaialdian. Asiako kulturan hasiberriak direnentzat ere tokia egongo da, aditu anitz egongo baitira ekimenean zehar parte-hartzaileak gidatzeko.