Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programak 25 urte betetzen ditu!

25 urte igaro dira Euskadiko Gazteak Lankidetza Programa jaio zenetik, eta urtebetetze borobil hau ospatzeko Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kooperante izandakoak ekitaldi berezi batera gonbidatu ditu.

Ekitaldia hurrengo azaroaren 30ean ospatuko da Bilbon, 19:00etatik 21:30ra. Antolatzaileek ez dute kokalekua jakitera eman, sorpresa izango omen baita.

Egin, egiten eta egingo duten lanagatik…. ZORIONAK!