Ikasteko 955 leku eskuragarri azterketak prestatzeko

Badatoz azterketak, eta Bilboko Udalak ikasgelak prest ditu jada. 955 ikasleentzako tokia egongo da hiriko hainbat barrutietan eta aurten, lehenengo aldiz, gaueko zerbitzua eskainiko da. Azkuna Zentroko CAC1 gela, 300 ikasleentzako tokia duena, gaueko 01.30ak arte egongo da irekita, abenduaren 11tik urtarrilaren 25era arte.

Honako ikasgela hauek egongo dira irekita (ikusi ordutegiak hemen):

  • Deustuko Udaltegia
  • San Inazioko Auzo Etxea
  • Uribarriko Udaltegia
  • Castañoseko Udaltegia
  • Otxarkoagako Auzo Etxea
  • Txurdinaga Udaltegia
  • Txurdinaga polikiroldegia
  • Santutxuko Udaltegia
  • San Frantziskoko Auzo Etxea
  • San Adrian eta Zabalako ikasgelak eta  Bidebarrietako Liburutegia
  • Errekaldeko Udaltegia
  • Iralako Auzo Etxea
  • Basurtuko Udaltegia
  • Zorrotzako liburutegia
  • Zorrotzako Auzo Etxea
  • Altamirako Auzo Etxea

Asteburuetan, orotara, 586 toki egongo dira Deustun, Otxarkoagan, Txurdinaga, Zorrotza eta Azkuna Zentroan.

Foru Liburutegiak ordutegi berdina izango du azterketa garaian. Aldaketa beheko solairuan igerriko da abenduaren 11tik aurrera. Izan ere, egun horretatik ordutegia 08.30etatik 22.00etara izango da, igandeak barne, gabon-gaua eta gabon zaharra izan ezik. Abenduaren 23an, larunbatean, ordutegia ere 08.30etatik 22.00etara izango da.

Udal sareaz gain, UPV-EHUko zein Deustuko Unibertsitateko espazioak ere ikasleen eskura egongo dira.