Bilbo zure etxea da, zaindu ezazu!

Zure logelan zaude pipita batzuk jaten, zure telesail gustokoenaren azken kapitulua ikusten zauden bitartean. Oskolak zaborrera edo lurrera botatzen dituzu? Komunera zoaz edo zure logelako txoko eder horretan egiten duzu pixa? Argi daukagu denok nola jokatu behar dugun etxean; zergatik ez kalean?

Argi daukagu badakizula gizalegez jokatzen, orain mentalizatzea besterik ez duzu! Laguntzeko, honako test hau bete dezakezu. Urtarrilaren 26 – otsailaren 9 bitartean betetzeagatik BBK Liverako bi sarreren zozketan hartuko duzu parte. Erraza, ezta?

Denok hiri garbi eta zaratarik gabekoa nahi dugu eta hori dela eta, Bilboko Udalak gazteei zuzendutako kontzientziazio kanpaina jarri du martxan. Jarrera zakarrak, kalean txiz egitea edota zaborra lurrera botatzea kasu, hiriko eguneroko mapatik ezabatzea du helburu Udalak. Ez ahaztu… Bilbo zure etxea da, eta baita gainontzekoena ere!