Goza ezazu Bilbo zure txakurrarekin

Geroz eta txakur gehiago ibiltzen dira Bilboko kaleetan eta horregatik, txakurren jabeek elkarbizitza egokia lortzeko gizalegez eta begirunez jokatu behar dute. Ba al zenekien Bilboko udalerrian txakurrentzat bereziki seinalatuta dauden 10 gune daudela?

Hona hemen baliagarriak izan daitezkeen zenbait arau eta aholku:

  • Jaso itzazu zure txakurraren kakak. Ez baduzu poltsarik, lasai egon, ziur asko Bilbon dauden 700 zakarrontzi horietakoren bat hurbil daukazula. Bertatik hartu.
  • Ez baduzu txakurrik, ez itzazu poltsa horiek hartu.
  • Bide publikoetan txakurrak uhalarekin lotuta joan behar dira, eta uhalaren luzeera, askoz jota, 2 metrokoa izango da.
  • Parkeetan txakurrentzat aisialdirako guneak daude, eta bertan, ordutegi barruan, txakurrak uhal barik joan daitezke. Aisialdirako guneak Amezolan, Azokan (Zorrotza), Casilda Iturrizaren, Encarnacionen, Eskurtzen, Etxebarrian, Europan, Ibaiederen, Miribillan eta Sarrikon daude.
  • Zure txakurra arriskutsua baldin bada, uhalarekin joan behar du beti, aisialdi guneetan ere bai. Horrez gain, muturrekoa eta lepokoa eraman behar du; arnesik ez.
  • Mikrotxipa nahitaezkoa izateaz gain, zuretzat eta zure txakurrarentzat ona da.