Ondo pasa euskararekin!

“Euskaraz hitz egitea, euskara euskaraz partekatzea” lelopean ekingo diote Berbagunea ekimenaren seigarren edizioari. Hurrengo abenduaren 14ean, ostegunean, ospatuko da Azkuna Zentroan, baldintza bakar batekin; euskaraz hitz egitea, hain zuzen.

Euskara dakitenek zein ikasten daudenek dute tokia Berbagunean, izan ere, ekimen honek euskara Bilboko kaleetan zein bilbotarren egunerokoan bultzatzea du helburu eta horretarako, kulturaz, kirolaz zein aisiaz arituko dira parte-hartzaileak antolatu diren mahai-inguruetan.

Mahai bakoitzean euskara dakitenak eta ikasten daudenak elkartuko dira eta ordu t’erdiko elkarrizketak izango dituzte, goizeko 09.30etatik 19.30tara. 1.000 parte-hartzaile espero dira eta zu horietako bat izan nahi baduzu, aurretik 944162472 telefonoan edo berbagunea@gmail.com helbidean izena eman ezazu.