Gure hiriaren behar ekonomiko eta sozialei erantzuten dieten aplikazioen sorkuntza ekarriko du WeLive-ren Hackathoiak

Hackathon Compositor de Servicios WeLive Piloto Bilbao lehiaketa martxan da jada. Abenduaren 15ean hasi eta urtarrilaren 15erarte luzatuko da eta Bilboko behar ekonomiko eta sozialeei erantzuten dieten web app forma duten soluzio berriak garatzea du helburu.

Horrez gain, Hackhaton honek WeLive plataforma, Zerbitzuen Konpositorea medio, hainbat erakunde eta herritarrentzat baliagarria izan daitekeela ere egiaztatu nahi du. Izan ere, iturri ezberdinak nahastuz eraikitzen diren datuen fluxu sofistikatuen ondorioz, zerbitzu publikoen sorkuntza eta sustapena bultzatzea Administrazio Publiko, herritar, enpresa zein garatzaileentzat onuragarria izan daiteke.

Aplikazioak sortzen dituzten talde irabazleek 2.000€-ko saria jasoko dute. Gainera, hiru sari elektroniko egongo dira.

  • Lehenengo saria (Zerbitzu Konpositorearen bidez sortutako web aplikazioa): 1.000€
  • Bigarren saria (Zerbitzu Konpositorearen bidez sortutako web aplikazioa): 700€
  • Hirugarren saria (Zerbitzu Konpositorearen bidez sortutako web aplikazioa): 300€

Zuk eta zure taldeak parte hartu nahi baduzu/badu, webgune honetan ematen diren argibideak jarraitu itzazu. Edozein zalantza izanez gero, WeLive plataformaren webgunea hau bisita ezazu.