Zientzia gustoko duzu? Anima zaitez Bizilabera!

Zientzia gustoko duzu? 12 eta 15 urte bitarteko gaztea zara? Anima zaitez, orduan, Bizilabek antolatu dituen tailerretara! Deustuko Udaltegiaren Bizilabe gunean, Lehendakari Agirre 42an, izango dira abenduaren 26tik 29ra, eta zientzia eta esperimentuak izango dute euskarri tailerrek.

Bi tailer ezberdin antolatu dira, Fenomenoak eta Argitu misterioa! CSI tailerra; lehengoan fisika-esperimentuak egingo dira, bigarrenean, ordea, mikrobiologia izango da protagonista. Tailerraren prezioak honako hauek izango dira: Tailer arrunta: 15 € / Familia ugaria: 10 € / Diru-sarrerak bermatzeko Errenta (DSBE): 4 €

  • Fenomenoak: 2017/12/26 09:00 – 2017/12/29 11:00. Irudi birtualak, argiaren deskonposizioa, giroskopia, tresna elektronikoak, imanak eta askoz gehiago!
  • Argitu misterioa! CSI tailerra: 2017/12/26 11:30 – 2017/12/29 13:30. Pistak jarraitu eta misterioa argitu!

Tailerretan izena emateko, Bizilaberen webgunera jo edo link horretan dagoen formularioa bete.