PS4-erako jokuak garatzen ikas ezazu PlayStation Games Camp ikastaroarekin

Design Kabi gunean lan-espazioa 10 hilabetez, PS4 garapenerako kitak eta espezializatutako laguntza programa; hau da PlayStation Games Camp Bilbao Bizkaia ikastaroak eskaintzen duena. Bideojoko sortzaile berrientzat dago zuzendua, programaren amaieran euren jokuak PS4an argitaratzeko aukera izan dezaten.

Ikasle, estudio txiki edo azken urtean 100.000€ baino gutxiago fakturatu duten enpresek har dezakete parte. Taldeetan, gutxienez, hiru profil ezberdin egon beharko dira: bideojokoen diseinutik, artetik eta programaziotik datozenak, hain zuzen. Izena emateko azken eguna abenduaren 31a da. 2018ko otsailaren 1ean hasiko da Camp-a, taldeek garatzen dituzten bideojokoak urte amaieran merkaturatzeko prest egon daitezen.

PlayStation Games Camp Bilbao Bizkaiak bigarren aldiz luzatu du deialdia. Aurreko edizioan bi bideojoko garatu ziren: Dynasty Freud (Kaia Studios) eta Inglorious (Coven Arts).