Bilboko aratusteak iragarriko dituen kartel lehiaketa!

Ikusi hemen kartel finalistak!
…eta hemen irabazlea!

Bilboko Udalak inauteriak iragarriko dituen kartel lehiaketan parte hartzeko epea ireki du eta datorren urtarrilaren 10ean, eguerdiko 14.00tan, itxi.  Lan irabazlea herri botazioaren sistema mistoaren bidez (puntuazioaren %75a) eta epaimahai baten irizpidearekin (%25eko balioa izango du) izango da hautatua. Irabazleak 2.000€-ko saria jasoko du.

Parte-hartzaile bakoitzak, asko jota, bi lan aurkeztu ditzake. Obrak 70 x 50 zm-koak eta Bilboko inauterietako esentzia isladatu behar dute. Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailean aurkeztuko dira lanak,
(Venezuela enparantza 2. 5o. 48001 Bilbo) 9:00etatik 14:00etara.

Kartel finalistak aukeratzeko epaimahaia Jaietako Batzordeko kideek eta kultura zein diseinu esparruko ordezkariek osatuko dute. Behin finalistak hautatuta, herri-bozkaketa zabalduko da kartel irabazlea aukeratzeko. Aurreko edizioan berrogeita hamar lan baino gehiago aurkeztu ziren; gehiengoak Bilbokoak baziren ere, Nafarroa, Bartzelona edota Errioxatik ere lanak iritsi ziren.

Lehiaketaren oinarriak hemen daude; informazio gehiago jasotzeko 010 edo 94 420 31 47 telefonora deitu.