CimubiSARIA “BILBAO NOW” aplikazioak irabazi du

Bilboko Udalak 6.000€-ko CimubiSARIA saria “BILBAO NOW” aplikazioari eman dio. Interes puntuak markatuta dituen betiko mapa hiriko agendaz hornitu dute Eduardo Revilla eta Galder Segurola egileek. Interesatuen lokalizazioa kontutan hartzen du aplikazioak eta horren arabera, ekintza bat edo bestea jartzen da erabiltzailearen eskura.

Horrez gain, Udalak hiriko adituak turistekin harremanetan jartzen duen “Knowlii” aplikazioari 2.000€-ko saria eman dio. Horrela, turistak hiritarren iritzietaz baliatuko dira euren txangoak eta planak antolatzeko.

Bai “BILBAO NOW” eta baita “Knowlii” ere jada eskuragarri daude Android eta IOS gailuetan. Udala bi aplikazio hauetaz baliatuko da informazioa eta datuak jasotzeko, Bilboko hiria bisitatzen dutenei buruz gehiago ezagutzeko eta turismoa horren arabera indartzeko.