Emakume-on, ikus-entzunezko arloko emakumeen lehen jardunaldia

Emakume-on, ikus-entzunezko arloko emakumeen lehen jardunaldia, urtarrilaren 19an ospatuko da Bilborocken. Ideiak Martxanen eskutik, proiektu honek mahai-inguruak, proiekzioak eta ikus-entzunezkoak sortzen dituzten emakume nabarmenekin solasaldiak ekarriko ditu gurera.

Goizeko 11.00etan hasi eta gaueko 00.00ak arte luzatuko da jardunaldia, eta emakumeak zinema edota telebistaz gain, Internetek eskaintzen dituen aukera berrietaz ere, webserieak edota bideoblogak kasu, arituko dira.

Egitaraua:

11:00 I Jardunaldiaren aurkezpena antzolakuntzaren eskutik.

11:15 I Teresa San Segundok, UNEDeko genero ikerketen zuzendariak, Keynote “El reto de la comunicación igualitaria” aurkeztuko du.

11:30 I Emakundek ekoiztutako “Volar” pelikula dokumentalaren proiekzioa.

13:00 I Berdintasuna bultzatzeaz eta emakumeak ikustearazteaz hedabideek zer-nolako erantzunkizuna duten ardatz hartuta garatuko da eztabaida. Ana Gutiérrez, Susana Zaballa eta Vanesa Fernández.

16:00 I Emakumeek zuzendutako webserien emanaldia: Shakespeare Republic, Kanaga, La théorie du Y, In absentia, Zyara.

17:00 I “Encuentro con la directora Lara Izagirre ”. “Un otoño sin Berlín” eta beste hamaika lanen euskal emakume zuzendariarekin solasaldia.

17:45 I “Gazteak, ausartak eta sortzaileak”: Mahai-ingurua Silvia Pumar, Sara Mauleón eta Ana Gómez..

18:30 I Emakumeek zuzendutako webserien emanaldia: Véneration, Diversion End, Talking to grandma, Todos queríamos matar al presidente.

19:45 I “Nomofobikak gara”. Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde.

20:15 I “Arte y audiovisual”. Paula Rañuelos, Iratxe Hernández eta Bego Vicario.

20:45 I “La aventura de ser youtuber”. Koala Rabioso eta Naty Penadas.

21:15 I Emakume-on. Networking + Music/DJ. Koala Rabioso eta Naty Penadas.