Miren de Miguel sopranoak ahots abestuko ikastaro bat eskainiko du Otxarkoagako Udaltegian

Miren de Miguel sopranoak Bilbao Eszenak abian jarritako ahots abestuko ikastaro bat eskainiko du otsail eta martxoko larunbatetan, Otxarkoagako Udaltegian.

Prestakuntza hau ikasketa programaren parte izan nahi duten antzezleei, dantzariei eta abeslariei dago zuzenduta, profesionalei zein afizionatuei. Partaideek euren ahots bidea aurkitzeko aukera izango dute modu erabat pertsonalean jolas berrien eta ahots artikulazioen bitartez.

Gainera, kurtso honek nazioarteko ahots zentroekin konektatuko du eta hainbat hiritako Master Vocal Coaching irakasleekin eta banako zein talde coaching-ekin, Robert Sussumarekin (New York) edo Javier Prietorekin (Bartzelona), besteak beste.

Sesio bakoitzak hiru ordu iraungo du eta goizeko 11:00tatik 14:00ra arte izando dira. Matrikulak 95 euro balioko ditu, 80 euro euskal Antzezleen Batasuneko – EABko, ADDEko, Bilbaoeszenako eta Artekaleko bazkideentzat.

Izena eman 944 334 995 deituz edo bilbaoeszena@bilbao.eus mail bat bidaliz, izena eta abizenak, harremanetarako telefono zenbakia eta ikastaroa egiteko zergatiak adieraziz.