Startup talderik garrantzitsuenak Bilbon irekiko du egoitza

Cambridge Innovation Center (CIC)-k, munduko startup talderik garrantzitsuenak, Bilbon irekiko du egoitza. Organizazio honek sorkuntza fasean dauden enpresen garapenari laguntza eskaintzen die, teknologia arloan jarduten dutenei bereziki.

CIC-k Bostonen, Cambridgen, Miamin eta Philadelphian ditu egoitzak jada, eta urte honetan bostgarren bat irekiko du St. Louisen. Negozio ideia bat duten ekintzaile, tekniko eta enpresa handiak leku berean batzea du helburu.

Espazio mota hauek talentua, ideiak eta dirua bateratzen dituzte: enpresa arrakastatsu bat sortzeko nahasketa ezin hobea. Google-ek eta Android-ek instalazio hauetatik pasatu ziren. Datorren Larry Page Bilbokoa izango ote da?