Zuzenean egongo dira larunbat honetan Bilborockeko entsegu geletan ibiltzen diren taldeak

Rock asteburua dator gurera! Izan ere, Bilborockeko entsegu geletan ibiltzen diren taldeek Bilborock Maratoia jaialdian kontzertuak eskainiko dituzte. Gaueko 20.00etatik aurrera, goza itzazu dohainik The Stalactites Of Pozalagua, Humanity Bascaff, Las Selvas, Fiambre, Keniama, Penes y Comedias, Mirror of Truth, Silicies Grizzlies, Sweaty Lovers, Jean Paolo, Electric Sound Muchachos eta Deimocracy taldeen kontzertuetaz.

15 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako taldeak dira denak eta ekimen honi esker Bilboko areto ezagunenetako eszenatokira igotzeko, zein euren lanak zabaltzeko aukera izango dute.

Inbidia ala? Hurrengoa zu izan zaitezke! Bilborockek zazpi entsegu gela ditu, tamaina ezberdinenoak, erabat intsonorizatuak eta zuk eta zure bandak motibatzeko behar duzuen ekipoarekin: bateria, Hainbat mikrotarako ahots-sistema bat, bi pantaila dituena (bozgorailuak), mikro-oin bat, anplifikadoreak jartzeko kaxak eta baxu-anplifikadorea. Astelehenetik ostiralera, arratsaldetan, zure entsegu gela alokazazu!