2018rako udal diru-laguntzak

Bilboko Udalak 2018 urteari dagozkion udal diru-laguntzak argitaratu ditu. 3,1 milioi euro izango dira, aurreko urtean baino %8 gehiago. Diru-laguntzak esparru ezberdineko proiektu ezberdinetara daude bideratuta: kultura, euskera, gazteria, eta abar.

12 esparruk eta 26 jarduera ildok jasoko dute aurten diru-laguntza. Gazteriak, ume, gaztetxo eta gazteentzako programa eta jardueretarako, 55.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

Diru-laguntzei buruzko prestakuntza-saio bi egingo dira urtarrilaren 15ean gaztelaniaz eta urtarrilaren 16an euskaraz, Ibaiondoko Udaltegian (La Bolsa eraikina), 18:30etik 21:30era. Saioetan parte hartzeko izena eman behar da aurretik 010/944.010.010 telefonora deituta.

Epea urtarrilaren 3tik eta otsailaren 12ra arte egondo da irekita. Eskaera on-line, Herritarrei Laguntza Bulegoetan edota Barrutietako Udal-Bulegoetan egin daiteke. Horrez gain, Udalak 010 eta 94 401 00 10 telefonoak herritarren zerbitzura jarri ditu behar duten informazioa eskatu zein zalantzak argi dezaten.

Irakurri hemen udal diru-laguntza guztiak.