Global Game Jam urtarrilaren 26tik 28ra ospatuko da Azkuna Zentroan

Urtarrilaren 26tik 28ra Global Game Jam ospatuko da Azkuna Zentroan. Ekimen hau, momentu berean ospatzen da mundu osoan, eta parte hartzaileek 48 ordutan lehiaketa hasi arte ezagutzera ematen ez den tematika bereko joku digital edo analogikoa sortu beharko dute.

Ekimena urtarrilaren 26an hasiko da arratsaldeko 18.00etan eta 23.00etan amaitu; urtarrilaren 27 eta 28an ere ordutegi berdinean ospatuko da.

2009tik ospatzen da Global Game Jam munduko txoko ezberdinetan, eta urtero geroz eta hiri gehiago batzen dira honera. Bideojoko edo mahai jokoen sorkuntzan interesa duen orok parte hartu dezake ekimen honetan.

AzPlay programaren barne eta Delirium Studios enpresa bilbotarraren parte hartzearekin, Azkuna Zentroa berriro ere diseinatzaile, programatzaile eta artisten topagunea izango da. Eman ezazu izena!