Bilboko Triatloiaren VII. edizioan izena emateko epea irekita

 Bilbao Triatloiaren VII. edizioan izena emateko epea maiatzaren 13ra arte egon da irekita; hala ere, arinago itxi egingo da 1.200 lagunek data hori baino lehen izena ematen badute. Interesatuek euren lizentzia eguneratua izan behar dute eta ze kategorian hartuko duten parte erabaki beharko dute: distantzia erdia edo distantzia olinpikoa.

Distantzia erdiak (Half) honako hau du oinarri: 1.800 metro igerian, 90 kilometro bizikletan eta beste 21 kilometro korrika; distantzia olinpikoan, aldiz, 1.500 metro, 45 kilometro eta 10 kilometro egin behar dira, hurrenez hurren.

Izen-ematearen prezioa 90€-koa izango da distantzia erdirako eta 48€-koa distantzia olinpikarako. Proba honetan parte hartu nahi baduzu, jo Euskadiko Triatloi Elkartearen edo Bilboko Triatloiaren webgunera eta bertan eman ezazu izena!

Aurten uraren kalitatearen kontrol osagarriak egingo dira, parte-hartzaileen poltsetan esku zein aurpegirako bakterien aurkako gel bat sartuko da eta neoprenoa derrigorrezkoa izango da bi kategorietan. Igeriketa zatia eta gero eta bizikleta zatiari ekin baino lehen, kirolariek euren burua ur gezarekin garbitzeko hainbat gune izango dituzte.