Emakumeen arteko maitasuna eta gorputz aniztasuna nagusi Zinegoak jaialdian

Badator Zinegoak, Bilboko LGTBI zinema jaialdia! Otsailaren 19tik martxoaren 4ra ospatuko da, eta 40 emanaldi baino gehiago zabalduko ditu mundura. Egitarauaren zati handiena Golem, Bilborock eta BilbaoArten izango dira lehenengo astean; bigarrenean, aldiz, Bilborocken batuko dira emanaldi guztiak.

365ZG jardueraren bitartez ekingo diote bideari; LGTBI kolektiboari edo sexu aniztasunari lotutako datetan aldarrikapenak egin eta elkarteen ekimenak babesteko antolatzen duten emanaldi sorta.

Gainera, jaialdia hasi baino aurreko astean “3,2,1…Zinegoak” antolatu dute, beste erakunde eta elkarteen elkarkidetzarekin. Hemen, Susan Sontag zuzendariarekin topaketa bat egongo da, trans haurtzaroari buruzko dokumental bat proiektatuko da eta gaymer jardunaldi bar egongo da. Otsailaren 14tik 18ra ospatuko da eta doako hamaika emanaldi eta topaketez gain, kontzertu sorpresa ere egongo da.

Ane Pikazak egin du ilustratzaile eta aktorea egin du aurtengo kartela, aurtengo jaialdiak zabaldu nahi duen emakumeen arteko maitasunari eta gorputzen aniztasuna erabat islatzen duena.

Egitarau osoa datozen asteetan zabalduko da.