Lagunduiguzu Arriaga Antzokia gaztetzen!

Bete ezazu hemen zure galdetegia

Ze iritzi daukazu kulturari buruz? Interesgarria iruditzen zaizu edo nahiago duzu beste gauza batera egon? Bilboko Udalak galdera hauek erantzuteko zuei, gazteei, zuzendutako prozesu parte-hartzailea abiarazi du, eta lehenengo geltokia Arriaga Antzokia eta bere egitaraua dira.

Horretarako, lau saio ospatuko dira. Bertan, 20 eta 26 urte bitarteko gazteak Arriaga Antzokiaren esparru nabarmenen inguruan arituko dira. Parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 31ra arte dute galdetegi hau betetzeko.

Behin galdetegia beteta, genero, jatorri eta kultura kontsumoaren arabera hogei pertsona sailkatuko dira. Hauek izango dira Arriaga Antzokiko esparru nabarmenenak, egitaraua kasu, jorratuko dituztenak. Orainaz ez ezik, etorkizunerako interesgarriak izan daitezkeen ekintzetaz ere arituko dira.

Honekin batera, parte-hartzaileek, eszenatoki gainean eta artista baten eskutik, tailer praktiko batean murgiltzeko aukera izango dute, antzokiaren egunerokoa barrutik ezagutzeko aukera izan dezaten. Gainera, 2018/2019 denboraldiko ikuskizunetan deskontua izango dute eta, otsailaren 2rako, Asier Etxeandiaren ‘Los Visitantes’ ikuskizunerako hiru sarrera bikoitzen zozketan hartuko dute parte.