Zientzi-fikziozko peliak aditu nabarmenenekin Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroan ospatuko da otsailean ‘Hor Kanpoan’ ekimena, zientzian aditu diren profesionalek gidatutako zinema zikloa. Zientzia-fikziozko zineman ematen den hizkuntza zinematografikoaz, zein bertan azken urteetan eman den garapenaz arituko dira.

Donostia International Physics Center (DIPC) eta Euskadiko Filmategiarekin batera, ‘Hor Kanpoan’ ekimenak azken urteetako pelikula nabarmenenak eskainiko ditu gai horretan aditu diren gonbidatuekin.

Lehenengo filma Christopher Nolanen ‘Interstellar’ izango da, otsailaren 14ean, arratsaldeko 19.00etan. Fisikari, UPV/EHU-ko katedratiko eta DIPC-ko zuzendari den Pedro Miguel Etxenikek egingo du aurkezpena.

Honako hau da egutegia:

Otsailaren 14a, asteazkena, 19.00etan. ‘Interstellar’. Zuzendaria: Christopher Nolan. Aurkezpena: Pedro Miguel Etxenike fisikaria, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea.

Otsailaren 21a, igandea, 19.00etan. ‘La Llegada’. Zuzendaria: Lewis Villeneuve. Aurkezpena: Itziar Laka linguista eta UPV/EHUko katedraduna.

Otsailaren 28a, asteazkena, 19.00etan. ‘Ultimátum a la tierra’. Zuzendaria: Robert Wise. Aurkezpena: Amaia Esquisabel farmazia teknologia ikertzailea eta Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendaria.

Martxoaren 7a, asteazkena, 19.00etan. ‘E.T., el extraterrestre’ [VOSEU+VOSE]. Zuzendaria: Steven Spielberg. Aurkezpena: Ruth Lazkoz kosmologoa eta UPV/EHUko irakasle titularra.

Martxoaren 7a, asteazkena, 21.00etan. ‘Alien, el octavo pasajero’. Zuzendaria: Ridley Scott. Aurkezpena: Naia Pereda fisikaria eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Radioterapia Unitatea.

Martxoaren 14a, asteazkena, 19.00etan. ‘La guerra de los mundos’. Zuzendaria: Byron Haskin. Aurkezpena: Txomin Romero informatikan ingeniaria eta DIPCko Superkonputazio Zentroko zuzendaria.

Martxoaren 21a, asteazkena, 19.00etan. ‘Marte’ [VOSEU+VOSE]. Zuzendaria: Ridley Scott. Aurkezpena: Agustín Sánchez-Lavega astrofisikaria eta UPV/EHUko katedraduna.

Sarrerek 4,50€ balioko dute; 3,50€ Azkuna Zentroko txartela aurkeztuz.