Bi gau Azkuna Zentroan egungo arazoei buruz hausnartzeko

‘La nuit des idées’ (Ideien gaua) Bilbora iritsiko datorren asteazken eta ostegunean, edozein mugen gainetik hamaika ideia eta planteamendu elkar trukatzeko, garaiko arazo nabarmenei aurre egin zein ikuspuntu kritikoak bilatzeko.

‘L’imagination au pouvoir!’ (Irudimenaren boterea) lelopean, Bilboko Instituto Frantsesak antolatutako hirugarren edizio honek, mundu osoan zehar ospatuko dena, irudimena aldaketaren sustatzaile izatea du ardatz.

‘Ideien gaua’ 2016an jaio zen, Lauren Fabiusen, Frantziako Atzerri-Ministroaren, eskutik; izan ere, Fabiusek pentsalari, filosofo, egile eta soziologoak gaur egungo munduko gai ezberdinen ideiak elkar trukatzera gonbidatu zituen.

Ekintzak Azkuna Zentroan izango dira arratsaldeko 19.00etan. Asteazkenean, Marianne Blidonek, Paris 1  Panthéon-Sorbonne Unibertsitateko Demografia Institutuko irakasle titularrak ‘Hiria femeninoan. Hiriko politikak eta irudimenaren boterea’ lelopean hitzaldia eskainiko du.

Ostegunean, Denis Kambouchner, filosofo eta historialari frantsesa, euskal unibertsitario eta soziologo diren  Simón Peña Fernandez, Ander Gurrutxaga Abad eta Alfonso Uceta Satrustegirekin bat arituko da ‘Jakintzaren transmisioa. Biharamuneko hezkuntza iraultza digital eta aldaketa teknologikoen aurrean’ hizketan.