Emakume ekintzaileak oholtzara

Ostegun honetan iritsiko da Bilborockera emakume ekintzaileei zuzendutako PechaKucha #ANDREkintzailea programa. PechaKucha, 20 segundu irauten duten, 20 diapositibaz sortutako aurkezpen bat modu erraz eta informalean erakustean datza.

Oraingoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren, #ANDREkintzailea programan parte hartu eta euren enpresen buru diren emakume enpresariak izango dira protagonistak. Euren enpresa-proiektuak aurkeztu eta emakume ekintzaile izatearen esperientziaz arituko dira arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara Bilborocken.


– Marta Aburto
– Jesy Hernández, Ziortza Esesumaga, Begoña Cerrato – RH360 Restauración, Hostelería y Turismo
– Almudena Torre – Second Language
– Ana Ortuondo – Ana Ortuondo: Pasión por el color
– Auria Diharce – Mara-Mara espacio de crianza
– Carmen Romo – Turismo receptivo
– Estíbaliz Castresana
– Ana Moreno