FANT-ren kartela ikusgai! Maiatzaren 4tik 11ra!

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren, FANTen, aurtengo edizioa maiatzaren 4tik 11ra ospatuko da. Aurtengo kartela ezagutzera eman dute antolatzaileek; bertako protagonista,hiriko txokoetatik dabilen mamu zinezalea da, Bilbon ezinbestekoa den aterkia daramala.

FANTROBIA Saria Paul Urkijok jasoko du, martxoaren 2an zinema aretoetan estreinatuko den Errementari filmaren zuzendariak hain zuzen. Alex de la Iglesiak ekoiztu du filma eta Jose Miguel de Barandiarán “Patxi Errementeria” ipuinaren moldaketa du ardatz.

Martxoaren 15era arte dago lanak aurkezteko epea irekita. Epaimahai eta ikusleek, biek, labur onena aukeratuko dute eta lan bakoitzak 3.000 €ko saria jasoko du. Horrez gain, epaimahaiak Euskal Herriko film laburrik Hoberena (2.000 €), Panorama Fantastiko Laburreko Film Labur Hoberena (1.500 €), Sekzio Ofizialeko Film Luz Hoberena (3.500 €) edota Panorama Fantastiko Saileko Film Luze Hoberena (2.250 €) sariak ere banatuko ditu.