“Kanpus Bereziak” Aste Santurako

Beste urte batez, Bilbao Kirolakek 6 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Kanpus Bereziak” programa eskainiko du martxoaren 26tik 28ra eta apirilaren 3tik 6ra.

Kanpus hauek Artxanda eta Txurdinagako kiroldegietan izango dira eta hurrengo ekintza hauek jarriko ditu parte-hartzaileen eskura:

  • Txurdinagako Kiroldegia:
    Gimnasia artistikoa, Kirol gimnasia eta Tranpolina (martxoaren 26tik 28ra arte)
    9 urtetik gorako gimnastei zuzenduta dago. Hiru diziplinetako modalitate guztiak eta hainbat mailatan praktikatu ahal izango dituzte. Gainera, prestakuntza fisikoko edo gorputz-adierazpenerako jarduera osagarriak burutzeko aukera izango dute.
  • Dance Now Kanpusa (apirilaren 3tik 6ra arte):
    8 urtetik gorako dantzariei zuzenduta dago. Modalitate honetan, dantza modernoko zenbait estilo (komertziala eta hip hop-a) eta balleta edo gorputz-adierazpena bezalako beste zenbait diziplina sartuta daude.

Izena emateko epea otsailaren 12an hasiko da abonatuentzat eta Bilbao Kirolaken kiroldegietan dauden salmenta-makinetan eta webgunean egin ahal izango da. Abonatuak ez direnek otsailaren 14tik aurrera egin ahal izango dute inskripzioa. Egun bakarrerako, egun batzuetarako zein egun guztietarako erreserba egitek aukera egongo da.

Lehenengo bi egunetan leku guztien %80a bete da eta ondorioz, Bilbao Kirolak-ek leku kopurua handitzea erabaki du. Gauzak horrela, Aste Santuan 210 ume gehiagok “Kanpus Bereziak” programaz gozatzeko aukera izango dute. Izan ere, Txurdinagan 105 eta San Inazion beste 150 leku gehiago egongo dira.