Bilbao Gazte Balioak Martxan: pertsonen egunerokoa hobetzen

Gaztea zara eta gizartearen eskaeraren bati erantzuten dion proiektu berritzailea duzu eskutartean? Hemen daukazu Bilbao Gazte Balioak Martxan! Bilboko Udalak abian jarri ditu Bilbao Martxan Sariak, gazteak aldaketa sozialaren protagonista izan daitezen.

Gure egunerokoa hobetzeko asmoz, helburu sozial eta gizartearen beharrei erantzuten dieten ideiak izango dira Bilbao Gazte Balioak Martxan ekimenaren protagonistak. Izan ere, gazteen ikuspegitik, balioetan oinarritutako Bilbo bat indartu nahi dugu.

14 eta 35 urte bitarteko gazteei eta ekimen edo proiektu sozial, artistiko edota kulturala, besteak beste, dutenei dago zuzendua. Kategoria  bakoitzeko 10 ideia edo proiektu aukeratuko dira,, horietatik 8k 3.000 €-ko saria jasoko dutela, eta gainontzeko 2ek 5.000€. Orotara, 30 ideia sarituen artean 102.000€ banatuko dira.

Interesatuta egonez gero, bete ezazu honako galdetegi hau martxoaren 31aren gaueko 23.59ak baino lehen. Gazteria eta Kirol Saila zurekin harremanetan jarri daiteke. Zorte on!

Kontsulta itzazu hemen lehiaketaren oinarriak eta proiektuaren aurkezpena.