BilbaoEszena eta ATAEren eskutik ikastaro teoriko-praktikoa

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak, ikuskizun bat prestatzen denean kontutan hartu beharrekoak jorratzen dituen ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du, ATAerekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera.

Irakasle talde batek gidatuko du ikastaroa, eta besteak beste, ekitaldi baten antolakuntzari eta ekoizpenari dagozkionak eta zuzenekoetan parte hartzen duten Laneko Arriskuen Prebentzioaren funtsezko puntuak aztertuko dira.

BilbaoEszenaren instalazioetan izango da ikastaroa, martxoaren 12, 13, 14, 19 eta 20an, arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara. 15 orduko ikastaroa izango da, eta aurretik info@atae.org helbidean izena ematea ezinbestekoa da. Prezioa 95 €koa da; 80 € ATAE eta Artekaleko bazkideentzak eta BilbaoEszenaren erabiltzaileentzat.