9 ikastaro Bilbao Musikaren eskutik

Otsailaren 19tik maiatzaren 30era, bederatzi tailerrekin gozatzeko aukera izango duzu, Bilboko Udal Musika Eskolaren eskutik.

Ikastaro hauek musikaren munduarekin lotura duten irakasle, talde musikalen zuzendari, ikasle eta pertsonei dago zuzen. Prezioa hamar eta hirurogeita hamar euro bitartekoa izango da, eta La Galeran garatuko dira denak-

Izena emateko epea, leku guztiak beteta egon arte egongo da irekita. Bilbao Musikan bertan edota webgunean egin ahal izango da.

 

Hona hemen bederatzi ikastaroak:

    • KORU ZUZENDARITZA TAILERRA
      Haur eta gazteen koruetara gerturatzea. Bokalizazio teknikak eta bere erabilera taldean, jestua, entsegu dinamikak, koru desberdinei egokitzen zaion errepertorioa aukeratzea, moldaketak…
      Irakaslea: Josu Elberdin Badiola www.elberdin.com
      Iraupena: 12 ordu
      Nori zuzendua: Koru zuzendari eta irakasleei
      Plaza kopurua: 30
      Datak eta ordutegia: Otsailak 19 eta martxoak 12 eta 19 (9:30-13:00)

 

    • MUSIKA-INPROBISAZIOAREN TEORIA ETA PRAKTIKA
      Inprobizazioaren teoria eta praktikaren lehenengo kontaktuak. Hizkuntza eta musika ikaskuntzekin parekotasunak erabiliz, textu baten ulermena, produkzioa eta erreprodukzioa.
      Irakaslea: Jon Urrutia Monnot www.jonurrutiamusic.com
      Iraupena: 12 ordu profesionalentzako tailerra / 12 ordu ikasleentzako tailerra
      Nori zuzendua: Bere instrumentuan trebezia apur bat duten instrumentu joleei. Ikasle eta profesionalentzako bi tailer desberdin egingo dira.
      Plaza kopurua: 20 tailer bakoitzean
      Datak eta ordutegia (profesionalak): Otsailak 23 eta 26 eta martxoak 2 eta 5 (10:00-13:00)
      Datak eta ordutegia (ikasleak): Otsailak 23 eta martxoak 2 (17:00-20:00): otsailak 24 eta martxoak 3 (10:00-13:00)

 

    • MUSIKARIENTZAKO ESZENA TEKNIKAK
      Presentzia eszenikoa, entzutea eta joko eszenikoa abeslari eta instrumentistentzat.
      Irakaslea: Juanjo Otero
      Iraupena: 21 ordu
      Nori zuzendua: Ikasle eta musikari profesionalentzat
      Plaza kopurua: 12
      Datak eta ordutegia: Martxoak 2, 9 eta 16 (17:00-20:00) eta martxoak 3, 10 eta 17 (10:00-14:00)

 

    • TALDE INSTRUMENTALEN ZUZENDARITZA TAILERRA
      Musika eskola, kontserbatorioetan etab. egon daitezkeen talde instrumental anitzak zuzentzeko eta kudeatzeko jarraibideak.
      Irakaslea: Iker Sánchez
      Iraupena: 16 ordu
      Nori zuzendua: Maila aurreratuetan dauden ikasleak eta irakasleak
      Plaza kopurua: 18
      Datak eta ordutegia: Apirilak 19 (10:00-13:30), apirilak 21 (10:00-13:30/15:30-18:30) eta apirilak 23 (10:00-13:00/17:00-20:00-Eskolako taldeekin praktikak)

 

    • MUSIKA EKINTZARAKO TAILERRA
      Norberaren proiektu artistikoaren kudeaketa eta abiaraztea, kultura-produktu baten plangintza estrategikoa.
      Irakaslea: Paco Yáñez www.pacoyanez.com
      Iraupena: 14 ordu
      Nori zuzendua: Profesionalak eta musikaria izan nahi duen pertsonentzat
      Plaza kopurua: 20
      Datak eta ordutegia: Apirilak 16, 23 eta 30 eta maiatzak 30 (10:00-13:30)

 

    • HARI-INSTRUMENTUENTZAKO INPROBISAZIOA
      Lehen kontaktua musika modernoarekin: zenbait partituraren gainean lan egin, zifratuak, “chop” perkusioa, eskala desberdinak maiorraz eta minorrez gain… hau guztia Orkestran, hari Musika-Ganbara taldean, edo talde instrumentalean
      Irakaslea: Asier Suberbiola www.asiersuberbiola.com
      Iraupena: 6 ordu profesionalentzat / 6 ordu ikasleentzat
      Nori zuzendua: Bere instrumentuan trebezia apur bat duten hari-instrumentu joleentzako, Ikasle eta profesionalentzako bi tailer desberdin egingo dira.
      Plaza kopurua: 20
      Datak eta ordutegia (profesionalak): Apirilak 26 eta 27 (10:00-13:00)
      Datak eta ordutegia (ikasleak): Apirilak 26 eta 27 (17:30-20:30)

 

    • PERKUSIO HISTORIKOA
      Antzinako hainbat musika desberdinen interpretazioa.
      Irakaslea: Pedro Estevan
      Iraupena: 10 ordu
      Nori zuzendua: Perkusionistei
      Plaza kopurua: 20
      Datak eta ordutegia: Maiatzak 25 (17:00-20:00) eta maiatzak 26 (10:00-14:00/16:00-19:00)

 

    • TXALAPARTA IKASTAROA
      Hutsun Txalaparta taldearen ibilbide historikoaren haritik, txalapartari buruz eurek duten ikuskera partikularra ezagutzea, eta erabili ohi dituzten materialak, jo-moldeak eta obrak ezagutu eta praktikan jartzea.
      Irakaslea: Hutsun Txalaparta hutsuntxalaparta.blogspot.com.es
      Iraupena: 5 ordu
      Nori zuzendua: Txalapartarientzat eta herri musikaren arloko perkusio joleentzat.
      Plaza kopurua: 20
      Datak eta ordutegia: Apirilak 21 (10:00-14:00)

 

  • LUTHERIA TAILERRA
    Biolinaren familiako instrumentuak eraikitzeko prozesua, atalak, erremintak. Instrumentua zaintzeko aholkuak.
    Irakaslea: Abel Osuna www.osunaluthier.com
    Iraupena: 2 ordu
    Nori zuzendua: Hari-instrumentua jotzen dutenei
    Plaza kopurua: 20
    Datak eta ordutegia: Maiatzak 11 (17:30-19:30)