Bilborockeko oholtzara #GazteKLUBA MUSIKFEST-rekin!

Gazteria eta Kirol Sailak #GazteKLUBA MUSIKFEST jarri du martxan, Bilboko bakarlari zein talde berriek Bilborocken jotzeko aukera izan dezaten.

15 eta 21 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete, musika estilo eta formatua edozein dela ere. Musik taldeen zerrendan izena ematea ezinbestekoa da, oinarrietan ematen diren pausuak jarraituta. Deialdia martxoaren 19ra arte egongo da irekita.

Talde eta bakarlari aukeratuak apirilaren 7an, larunbatean, Bilborockeko oholtza gainera igoko dira.