Ikasi WATS-ekin kirolaren indarkeria ezabatzen Bilborocken

WATS-ek kirolean indarkeria amaitzea du helburu, honek dituen balioak sustatuz eta konpetentzia eta balioen garapenerako ikasteko modu berritzaileak hezkuntza guneetan sortuz. Julen Guerrero, Patricia Ramírez eta Jero García laguntzaile izango ditugu, martxoaren 8an, ostegunean, Bilborocken.

Euren balioen artean, taldean jolastea, jolasten ikastea eta jarrera eta jokaera eredugarriak dira nagusi. Ezagutu itzazu parte-hartzaileak!

Julen GuerreroAthletic Clubeko ikono eta mitoa.

“Kirolak eman behar duen hurrengo pausua prestatzaileen prestatzailearen rola dugu, etapa bakoitzean igortzen diren mezuak egokiak direla bermatzeko.”


Patricia RamírezOsasun eta kiroleko psikologoa. Idazle eta hizlaria.

“Balioetan oinarritutako hezkuntza igortzea denon ardura da: familia, eskola, kirol gune eta umearen bizitzan parte hartzen duen edonor.”


Jero GarcíaHermano Mayor saioaren aurkezle eta boxeolari profesional ohia.

“Kirolak irmotasuna, pazientzia, konpromezua, errespetua, sakrifizioa, sufrimendua helburu batekin… eskaintzen digu. Ezinbestekoak diren balioak, hain zuzen.

Sarrerak doakoak dira eta hemen eman dezakezu izena.